jueves, 2 de diciembre de 2010

ESTRESA

Gaian hobeto barneratzeko, estresa ser den definituko dugu eta zenbait faktore eta sintomaren bat ere aipatuko ditut:



Estresa pairatzean sistema nerbiotsu sinpatikoaren eragina handitzen da (midriasis, takikardia, basokonstrikzio periferikoa, takipnea sortuz), katekolamines askapena ematen da (A eta NA) eta odoleko glukosa, faktore koagulatzaile, faktore inmunitario eta aminoazido askeen kantitatea handitzen da beste ondorio batzuen artean. Honekin gure organismoak lortzen duena aurrean daukagun mehatzuaren aurka egin ahal izatea baina soilik denbora labur baten, hau da, gure gorputza prestatzen du mehatzu baten aurka baina ez dakien agure gorputzak egoera horretan denbora gehiago egongo dela espero baino, beraz egoera horretan mantentzen denez beste patologia batzuk ere sor ditzake estres egoerak: tronbosia, DEPRESIOA, muskuluko mina, lo ezina, etab.

Estresa eragiten duten faktoreak existitzen dira, eta Estresores edo Faktores estresantes izena hartzen dute:

- Frustrazioa.
- Taldeko presioa.
- Gure interesen blokeoa.
- Gure egoera fisiologikoaren alterazioak ( homeostasi falta ).
- Mehatzu baten pertzepzioa.
- Informazioa era azkar baten prosezatzea eraginten duten egoera.

Faktore hauek, kanpoko edo barneko edozein estimulu izan daitezke era zuzen edo ez zuzen baten, eta ondorioz, gure organismoaren desoreka eragin duena.



Normalean estresa oso lotua egoten da lan ingurunearekin.