domingo, 30 de enero de 2011

LANA eta ESTRESA

Gaur egun 40 milioi pertsona baino gehiagok sufritzen dute estresa urtean zehar Europar Batasunean.

Lanbide autonomoak, irakasleak eta telemarketineko sektoreak dira estresa gehien pairatzen dutenak. Estresa da hain zuzen bigarren kausa laneko osasun arazoetan. Gainera azken urteotan izan duen aurrerapenarekin lehen postuan ezartzera doa estresa gure estuan eta baita EB-an.

Beraz, argi dago estresa osasun arazo bat bihurtu dela, bai gaixotasuna duten pertsonentzat eta baita enpresentzako. Erakunde desberdinek argitaratutako datuen arabera, langile bakoitzak 18 hilez egoten dela lan egin gabe bere laneko bizitzan zehar estresaren erruz.

Ondorioz, argi dagoena zera da: estresa gero eta garrantzi gehiago hartzen doala gure eguneroko bizitzan. Seguruenik edonork ezagutu dezake norbait estresagatik momentuan lanean ez dagoena. Txarrena da, gaixotasun honetaz asko ez dakigula, badakigu zergatik sortu daitekeen baina ez ordea zein prosezu biologiko edo kimikok eragiten duen zehatz mehatz gaixotasuna eta horregatik tratemendua ere ez da oso zehatza baizik eta orokorra: lasaigarriak, lanera ez joatea, etab. Hala ere gero eta gehiago dakigu halako gaixotasunetaz eta zientziak eta teknologiak aurrera joan ahala askoz ere gehiago jakingo dugu.

DEPRESIOA eta GANTZA

Hile honetako 26-an argitaratuko artikulu batek dioenez, Nafarroako eta Gran Kanariako unibertsitateko ikertzaileek  "trans" motatako gantzak eta gantz saturatuak jatea depresioa pairatzeko arriskua handitzen dutela frogatu dute; eta olibazko olioa ordea, arriskua gutxitzen du.

Nafarroako ikertzaileek 12.000 pertsona baino gehiagori egin diote jarraipen bat sei urtez, zeramaten dieta, hasieran zeukaten gaixotasunak, pairatu dituzten gaixotasunak eta amaieran zeuzkaten gaixotasunak kontuan hartuz. Ikerketa honen amaieran emaitza bezala ikusi dute 657 pertsonek sufritzen zutela  depresioa, hasiera baten inork depresiorik pairatzen ez zuen arren.

Ikerketan zehar argi geratu zen nola koipe eta  mota desberdinetako gantzak jaten zituzten pertsonek besteekin alderatuz depresioa pairatzeko arriskua %48 igo zitzaien.

Beste alde batetik, ikusi izan dute, gantz osasuntsuak olibazko olioa kasu, depresioa sufritzeko arriskua gutxitzen dutela eta beraz, honela azaldu daitekeela zergatik Ipar Europan, Mediterraneo aldetik baino depresio kasu gehiago daudela. Izan ere, Hego Europan elikadura mediterranearra da galientzen dena.

Beraz, artikulu honek dioenez eta ikerketaren ondorio bezala agertzen da %50 igotzen duela depresioa pairatzeko arriskua gantz saturatu eta animalietatik daotzen "trans" motatako gantzak jatea.

KONTUAN HARTU BEHARREKOA!!

Gehiago jakin nahi baduzue honi buruz hemen ipinita usten dizuet artikuluaren URL-a:

http://salud.doctissimo.es/noticias/constatan-que-la-ingesta-de-grasas-aumenta-el-riesgo-de-depresion_2069.html

sábado, 29 de enero de 2011

ESTRESaren Aurkako AHOLKUAK

Zenbait aholku sinple eta eraz aipatuko ditut gure bizitza estresantea lasaitzeko era erraz baten:

- Zure indarrak neurtzen ikasi, eta zure posibilitatetatik harago badoa gauza bat egitea, ez urduritu ezta harreretu zeure buruarekin.
- Gauzak egiteko behar duzun denbora hartu. Mundua animali azkar eta geldoez osaturik dago, eta bakoitzak bere erritmoa dauka.
- Lanen bat trabatzen bazaizu, pausa bat egin eta atseden hartu edota beste zeozer egitera pasatu.
- Ikasi besteak eta zeure burua humorez ikusten; barreak beldurra eta estresa gutxitzen baitdu.
- Ez utzi egoera edo pertsona batek zure duintasuna gutxitzea, gogoratu autoestima altu batek estres egoerak saihesten dituela.
- Jasankorrak izatea eta negoziatzea nahiago izatea guda bat baino askoz ere osasuntsuagoa da.
- Zintzoki pentsatzen duzuna eta sentitzen duzuna esaten ikasi eta kritikak jasaten ikasi.
- Behar adina denbora hartu jan eta sexua praktikatzeko.
- Egunean zenbait kilimetro ibiltzen zaiatu, edo astean hirutan 30-60 minutuko ariketa fisikoak egin. Egoera fisiko egoki baten egoteak estresaren inpaktua eta gaixotasun kardobaskularrak galarazten ditu.
- Egin behar duzun lo-a egin eta hobeto datorkizula ikusten baduzu, siesta bat bota zenezake.
- Barazki, fruta, arraina eta hegazti okela jatea komeni da. Bitamina eta mineral gehiagarriak hartzea ere bidezko litzateke.
- Ikasi beti ezin duzula irabazi, gertakari negatiboak ahazten ahalegindu eta konformatu zaitez beste erremediorik ez dagoenean.


Hala ere, estresa ez da beti bizitza lasai batekin konpontzen batzutan borrokatu behar da, horrela, egoera osasuntsuagoak lortzeko.

jueves, 27 de enero de 2011

DEPRESIOA eta GOGO SEXUALA

Europa Press-ak argitaratua:

Depresioak berez, desio sexuala gutxitu dezake eta antidepresiboekin tratatzean oraindik gehiago gutxitu dezake gogo hori.

Espainian estatuan bi milioi pertsona daudela depresioarekin estirmatzen da. Zenbaki hau sei miloietararte heldu daiteke depresio kasuetariko asko diagnostikatu gabe daudelako oraindik.
Normalean, depresioak, berak, gogo sexuala gutxitzen du. Orain adituek adierazi digute nahi horren gutxipena oraindik ere gehiago gutxitu daitekeela gaur egun merkatuan dauden antidepresibo gehienak gaixoaren bizitza sexualaren gain eragiten dutelako.

Angel Luis Montejo-k, Salamankako ospitale unibertsitarioko psikiatria serbitzuko ikerketaren koordinatzailea dena,  adierazi duen bezala, depresioa tratatzeko antidepresio erabilienak funtzio sexualen gutxipena eragiten dute antidepresiboak hartzen duten %30-60 pertsonetan.

gutxipen hau emakume zein gizonetan ematen da eta askotan medikuak ez diote eman beharreko garrantzia ematen. Orain aipatutakoaren ondorioz, desio sexualaren gutxipenak areagotu dezake gaixoaren egoera mentala eta gaixotasuna larritu daiteke, bikotearekin arazoak sortu daitezkeelako.

Adituentzat hau ekiditeko aukera, antidepresibo dualak ( noradreanlina eta serotonina akintza daukatenak) erabiltzean datza, betiere gaixoak medikuari bere bizitza sexualean arazoren bat nabaritzen duela ezagutearazten badio.

Depresioa HAURRETAN

Oraingoa, depresioa haurrengan nola eragiten duen ikusiko dugu:

Depresioa pairatzen duten haurrek, nagusiek bezala, tristura iraunkorra eta gehiegizko negarra pairatzen dute. Gainera, etengabeko etsipen eta aspertasun sentimendua daukate. Aipatzekoa da energia falta ere sentitzen dutela.

Depresioa aurrera joan ahala, haurrak gogokoen zituen aktibitateetan interes falta nabaritzen zaio eta pentsamendu suizida edo autosuntsitzaileak igertzen zaizkio.

Haurrek depresioa pairatzeko arrazoi desberdinak daude, horien artean: momentuan dauden gizarte trebetasun baten ezagatik, umeak gertakari negatiboren bat bizi izanagatik, herentzia genetikoagatik edota serotonina faltagatik besteak beste.

Tratamenduari dagokinez, normalean ez dute medikamendurik behar, depresioa oso larria ez bada. Hala ere, terapeuta baten laguntza beharrezkoa izaten da.

Gaixotasun hau jende askok pentsatzen duen baino larriagoa da: gero eta gehiago ematen ari da umeetan eta gainera denboraz hartzen ez bada suizidiora heldu gaitezke.

GEHIAGO JAKITEKO

Jadanik Depresioa zer den badakigu aurreko sarrera baten azaldu genuelako, baina zerbait gehiago jakiteko datu interesgarri batzuk aipatuko ditut:

- Familiako medikuaren kontsultara joaten direnen %5-%10 inguruk gaitz hori duela kalkulatzen da.

- Depresioak ez du sexurik bereizten, baina eragin handiagoa du emakumeen artean gizonezkoen artean baino.

- Azken hamarkadan hiru aldiz biderkatu da depresio kontrakoen kontsumoa.

- Depresio larriagotu egiten bada, kronikoa bihurtzeko arriskua dago.

- Normalean, tristura izaten da hasierako sintoma; egunak joan ahala, sakonago eta biziago bihurtzen da malenkonia eta gogorik eza.

 - Depresioa pairatzeko arrisku gahiago dago zure familiako batek pairatu badu.

- Haurren kasuen %90-ak, euren senitartekoekin psikoterapia eginez lortzen du depresioa gainditzea.

Estresaten Tratamendu eta Prebentzioa

Gaur egun metodo desberdinak dauzkagu estresa tratatzeko, bai ikuspuntu biomediko batetik eta bai ikuspuntu psikologiko batetik:

- Biomedikuntzari dagokionez, lasaigarriak eta ansiolitikoak erabiltzen dira.
- Psikologiaren aldetik, asietatearen kontrolean oinarritzen da.

Gainera, estimulazio elektrikoa ere existitzen da, akupuntura edo audioanalgesioaren artean. Hauek teknika alternatibo bezala aurkezten dira.

Prebentzioari dagokionez:

 - Autoestima zaintzen da estresaren erantzuna ez sortzeko. Sentimenduak hobeto adierazteko, nolabait haien lorpenak bultzatzeko. Role playing-a erabil ohi da horretarako.

- Role playing-a erabiliz honetan ere, trebetasun sozialak lantzen dira.

- Arazoen aurrean konponbide bat bilatzeko trebetasuna landu, nolabait konponbidea ez badugu topatzen ez estresatzeko.

- Autokontrolerako teknikak. Teknika hauekin, norbera bere burua kontrolatzea da helburua egoera jakin batzuetan gero arazorik ez edukitzeko.

sábado, 8 de enero de 2011

DEPRESIOA

Espainian lau milioi pertsona baino gehiagok izan du bere bizitzan zehar depresioren bat.
 Ia-ia epidemia dela esan daiteke: europarrentzat bihotzeko gaixotasunen atzetik depresioa da laneko bajen arrazoi nagusia. Eta ez da kasualitatea bereziki emakumeei eragiten dien gaixotasun gisa ikustea ere: emakumezkoen ia %70ak gutxienez depresio bat izango du bere bizitzan zehar. Nagusitasun honen lagungarri dira emakumearengan berezko diren zenbait faktore, sarritan depresioaren sintomak eragiten dituztenak, hala nola aldaketa hormonalak, menopausia edo erditzearen ondorengo aldia.


"Deprea" gertaera traumatiko edo esuztekoen (krisi exogenoen) erantzun gisa edo, besterik gabe, malenkonia erara ager daiteke, gauza guztiak gris bihurtzen eta apatiaz jazten dituen tristura eran. Tristezia horren zergatiak ez ditugu ezagutzen edo gure iraganean erabakigarri izan arren, sailkatu gabe eta izkutuan dauden arrazoi zehatzek eragiten du tristura (krisi endogenoa). 

Depresioa era askotara ager daiteke, baina bada zenbait sintoma, elkarrekin eta batera agertuz gero depresio baten aurrean gaudela adierazten digutenak. Kutsu negatiboa izaten dute, baina ez dugu larregi arduratu behar: bizitza horrelakoxea da eta hala hartu beharra dago, naturaltasunez. Eta aurreiritzi eta beldurrik gabe aurre egin. Ikus ditzagun depresioa iragartzen diguten sintomok. Horietako bat baino gehiago ditugula ikusten badugu, aurrea hartu beharra dago, gure oreka eta ongizate emozionala jokoan baitaude:
  
     - Suminkortasuna.
     - Errudun sentimendua eta norbere buruaren errukia.

Batzuetan, modu ulertezinean iristen dira angustiaren sintomak, gauza traumatikorik gertatu gabe. Depresio endogenoa esan ohi zaio horri. Pertsona triste dago, bizitzaren aurrean malenkonia bizi du, baina ez daki zehazki zergatik. Hala ere, normalean egoera jakin baten ondoren gertatzen dira sintomak: laneko estresa, seme-alabek etxetik alde egitea, egoera mehatxugarri baten aurrean beldurra edo kezka bizi izatea, maite dugun norbaiten gaixotasuna edo heriotza, guraso, seme-alaba edo bikotekidearekin arazoak... Depresio erreaktibo edo exogenoak dira hauek. 

Argi izan behar dugu: Depresio mota biak konplika daitezke eta garrantzitsuak dira. Izan ere, itxuraz kaltegarria ez den eta arrazoi jakinik gabe iritsi den malenkonia- edo tristura-krisi horren atzean arazo psikologiko garrantzitsuak izan daitezke. Ez dezagun pentsa gure tristura hau "gauzei buelta larregi ematen diegulako" denik. Pertsona batzuk gogoeta asko egiten dute, gure modus vivendiaren aurrean eta giza-harremanen inguruan buru-argi eta kritiko azaltzen dira, baina ez dira hala ere depresioan erortzen. Bakoitzari berea. Hilabeteetan edo urteetan zehar erori samar bagabiltza, ez dugu besterik gabe konformatu behar. Erabakiak hartu beharra dago gure bizitza-kalitatearen eta ingurukoenaren onerako.



Atzerago aipaturiko sintoma hauetako batzuk aldi berean ditugula ohartuz gero, depresioaren aurrean izango gara seguruenik. Psikologoarenera joan beharra dago. Edo, hasteko, hitz egin dezagun gure egoeraz depresioak izan dituen norbaitekin. Gainera, gai horri buruzko liburu asko dago eta atseginak izateaz gain, informazio egokia ematen dute.