sábado, 8 de enero de 2011

DEPRESIOA

Espainian lau milioi pertsona baino gehiagok izan du bere bizitzan zehar depresioren bat.
 Ia-ia epidemia dela esan daiteke: europarrentzat bihotzeko gaixotasunen atzetik depresioa da laneko bajen arrazoi nagusia. Eta ez da kasualitatea bereziki emakumeei eragiten dien gaixotasun gisa ikustea ere: emakumezkoen ia %70ak gutxienez depresio bat izango du bere bizitzan zehar. Nagusitasun honen lagungarri dira emakumearengan berezko diren zenbait faktore, sarritan depresioaren sintomak eragiten dituztenak, hala nola aldaketa hormonalak, menopausia edo erditzearen ondorengo aldia.


"Deprea" gertaera traumatiko edo esuztekoen (krisi exogenoen) erantzun gisa edo, besterik gabe, malenkonia erara ager daiteke, gauza guztiak gris bihurtzen eta apatiaz jazten dituen tristura eran. Tristezia horren zergatiak ez ditugu ezagutzen edo gure iraganean erabakigarri izan arren, sailkatu gabe eta izkutuan dauden arrazoi zehatzek eragiten du tristura (krisi endogenoa). 

Depresioa era askotara ager daiteke, baina bada zenbait sintoma, elkarrekin eta batera agertuz gero depresio baten aurrean gaudela adierazten digutenak. Kutsu negatiboa izaten dute, baina ez dugu larregi arduratu behar: bizitza horrelakoxea da eta hala hartu beharra dago, naturaltasunez. Eta aurreiritzi eta beldurrik gabe aurre egin. Ikus ditzagun depresioa iragartzen diguten sintomok. Horietako bat baino gehiago ditugula ikusten badugu, aurrea hartu beharra dago, gure oreka eta ongizate emozionala jokoan baitaude:
  
     - Suminkortasuna.
     - Errudun sentimendua eta norbere buruaren errukia.

Batzuetan, modu ulertezinean iristen dira angustiaren sintomak, gauza traumatikorik gertatu gabe. Depresio endogenoa esan ohi zaio horri. Pertsona triste dago, bizitzaren aurrean malenkonia bizi du, baina ez daki zehazki zergatik. Hala ere, normalean egoera jakin baten ondoren gertatzen dira sintomak: laneko estresa, seme-alabek etxetik alde egitea, egoera mehatxugarri baten aurrean beldurra edo kezka bizi izatea, maite dugun norbaiten gaixotasuna edo heriotza, guraso, seme-alaba edo bikotekidearekin arazoak... Depresio erreaktibo edo exogenoak dira hauek. 

Argi izan behar dugu: Depresio mota biak konplika daitezke eta garrantzitsuak dira. Izan ere, itxuraz kaltegarria ez den eta arrazoi jakinik gabe iritsi den malenkonia- edo tristura-krisi horren atzean arazo psikologiko garrantzitsuak izan daitezke. Ez dezagun pentsa gure tristura hau "gauzei buelta larregi ematen diegulako" denik. Pertsona batzuk gogoeta asko egiten dute, gure modus vivendiaren aurrean eta giza-harremanen inguruan buru-argi eta kritiko azaltzen dira, baina ez dira hala ere depresioan erortzen. Bakoitzari berea. Hilabeteetan edo urteetan zehar erori samar bagabiltza, ez dugu besterik gabe konformatu behar. Erabakiak hartu beharra dago gure bizitza-kalitatearen eta ingurukoenaren onerako.



Atzerago aipaturiko sintoma hauetako batzuk aldi berean ditugula ohartuz gero, depresioaren aurrean izango gara seguruenik. Psikologoarenera joan beharra dago. Edo, hasteko, hitz egin dezagun gure egoeraz depresioak izan dituen norbaitekin. Gainera, gai horri buruzko liburu asko dago eta atseginak izateaz gain, informazio egokia ematen dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario